XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saladinoren zaldunek behin eta berriro atakatzen zituzten gurutzatuak hauek bere geziez ziztatuz eta galapaka ihes eginez etsaiak aurka atera baino lehen.

Kristau asko zauriengatik hil ziren, beste batzu beroa edo egarriagatik.

Rikardok sakaturik, armadak hegoalderantz segitu zuen.

Saladinok ikusi zuen kristauak gelditzeko zeukan aukera bakarra hauei guda zelaian aurre egitea zela.

Alderdi biek Arsuf-en egin zuten topo 1191.aren Urriaren 7an.

Berriz ere, Rikardoren jeinu militar apartak bere soldaduen begirune eta ausardiarekin batera lortu zuten garaipena.

Saladino bigarren aldiz zen garaitua.

Gizon batek bakarrik egin zezakeen hori:

Rikardo aparteko errege beldurgarria.

Hona hemen bere jarraitzaileetako batek Arsuf-eko konbatean egin zuen Rikardoren deskripzioa:

Erregeak etsaiak lurreratzen zituen norabide guztietara, eta inortxok ere ez zezakeen bere besoaren indarra ekidin, bere ezpata eskuan zuelarik biratzen zen edonondik berarentzako bide zabala zabaltzen zuen.